Bete dira lekuak, baina ez dira horregatik V. Aginagalde Campusean parte hartzeko aukera guztiak guztiz galdu. Inprimaki edo formulario honetan izena eman eta ordezkoen zerrendan hartuko zaitugu kontuan: baten batek baja ematen badu, deitu egingo dizugu, ordainketak egin eta Campuseko partaide bihurtu ahal izan zaitezen.
2023eko udan egingo dugu Aginagalde Teknifikazio Campusa, 2005. eta 2013. urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduriko ekitaldian. Aukera bikaina eskubaloia maite dutenentzat.
Bertara bilduriko haur eta gazteak hautazko entrenatzaileekin trebatuko dira beren gogoko kirolean, mundu mailan erreferentzia diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.
Txingudiko Badiak eta inguruko herriek aurkientza ezin hobea eskaintzen dute udako ekitaldi hauei begira. Kirolaren balioak bereziki sustatzeaz gainera, protagonismo berezia edukiko dute haietan uretako kirolek eta abentura jardunek.
Heziketarako hitzaldiek osatuko dituzte entrenamenduak, kirolaren hainbat esparrutako nozioak egoki lantzeko. Goi mailako jokalariek, jokalari ohiek, entrenatzaileek, hainbat arlotako espezialistek eta, areago, nazioarteko epaileek ere eskainiko dituzten hitzaldi horien helburua da gure kirolaren berezko balioak sustatzea eta prestakuntza garaian dauden ikasleen bilakaera egokiro bultzatzea.
Zain gauzkazu V. Aginagalde Teknifikazio campusean.
Goi mailako staff baten eskutik, 2023eko udan gauzatuko da Bidasoako Eskualdean proiektu honen hirugarren edizioa. Prest dago guztia nazioartean erreferentzia bihurtua den Campus honi begira.
200 €ko seinalea galduko du erreserba bertan behera utzi nahi izango duenak. Egun hartatik ekainaren 1era arte, frogaturiko lesioa edo eritasuna baizik ez da ontzat hartuko erreserba bertan behera uzteko arrazoitzat. Kasu horretan, kuotaren erdia, % 50, itzuliko da. Data hartatik aurrera ez da inolako itzulketarik egingo, campusaren hasiera hurbil izango delako orduan. Azken epe horren ondoren erreserba bertan behera utziko dutenek ez dute itzulketarako inolako eskubiderik izango. Campusa jardunaren bitartean utziko dutenek ez dute itzulketarako eskubiderik izango, uzteko arrazoia zeinahi izanik ere.