IV. Aginagalde Teknifikazio Campusetik hurbilago zaude dagoeneko.
2022eko udan gauzatuko da Aginagalde Teknifikazio Campusa, 2004. eta 2012. urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduriko ekitaldian. Aukera bikaina eskubaloia maite dutenentzat.
Bertara bilduriko haur eta gazteak hautazko entrenatzaileekin trebatuko dira beren gogoko kirolean, mundu mailan aipagarri diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.
Txingudiko Badiak eta inguruko herriek aurkientza ezin hobea eskaintzen dute udako ekitaldi hauei begira. Kirolaren balioak bereziki sustatzeaz gainera, protagonismo berezia edukiko dute haietan uretako kirolek eta abentura jardunek.
Heziketarako hitzaldiek osatuko dituzte entrenamenduak, kirolaren hainbat esparrutako nozioak egoki lantzeko. Goi mailako jokalariek, jokalari ohiek, entrenatzaileek, hainbat arlotako espezialistek eta nazioarteko epaileek eskainiko dituzten hitzaldien helburua da, hain zuzen ere, gure kirolaren berezko balioak sustatzea eta prestakuntza garaian dauden ikasleen bilakaera egokiro bultzatzea.
zain dauzkazu IV. Aginagalde Teknifikazio campusean.
Goi mailako staff baten eskutik, 2022eko udan gauzatuko da Bidasoako Eskualdean proiektu honen hirugarren edizioa. Prest dago guztia nazioartean erreferentzia bihurtua den Campus honi begira.
Hona hemen izena emateko orria. Hala eginiko guztioi jakinaraziko dizuegu ondoren nola formalizatu ahal izango duzuen erreserba hori, leku guztiak bete arte.
Datozen asteetan, besoz beso segituko dugu agintari eta arduradun guztiekin lanean osasun egoeraren bilakaera aztertzeko, eta IV. Aginagalde Teknifikazio Campusa ingurune seguru batean egin ahal izateko protokoloak zehazteko. Hori egindakoan iragarriko dugu izango diren leku edo partaideen kopuru zehatza, eta ondoren formalizatuko ditugu erreserbak. Izena emateko orriak jasoko diren ordena berean hartuko dira kontuan eginiko erreserbak, leku guztiak bete arte.
Zalantzaren bat baldin baduzu, harremanetan jar zaitez gurekin, honako helbide honetara idatziz: sara@campusaginagalde.com