2021eko udan egingo dugu Aginagalde Teknifikazio Campusa, 2003. eta 2011. urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduriko ekitaldian. Aukera bikaina eskubaloia maite dutenentzat.
Bertara bilduriko haur eta gazteak hautazko entrenatzaileekin trebatuko dira beren gogoko kirolean, mundu mailan erreferentzia diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.
Txingudiko Badiak eta inguruko herriek aurkientza ezin hobea eskaintzen dute udako ekitaldi hauei begira. Kirolaren balioak bereziki sustatzeaz gainera, protagonismo berezia edukiko dute haietan uretako kirolek eta abentura jardunek.
Heziketarako hitzaldiek osatuko dituzte entrenamenduak, kirolaren hainbat esparrutako nozioak egoki lantzeko. Goi mailako jokalariek, jokalari ohiek, entrenatzaileek, hainbat arlotako espezialistek eta, areago, nazioarteko epaileek ere eskainiko dituzten hitzaldi horien helburua da gure kirolaren berezko balioak sustatzea eta prestakuntza garaian dauden ikasleen bilakaera egokiro bultzatzea.