BETE DIRA LEKUAK

Bete dira lekuak, baina ez dira horregatik VIII. Aginagalde Campusean parte hartzeko aukera guztiak guztiz galdu. Inprimaki edo formulario honetan izena eman eta ordezkoen zerrendan hartuko zaitugu kontuan: baten batek baja ematen badu, deitu egingo dizugu, ordainketak egin eta Campuseko partaide bihurtu ahal izan zaitezen.

ONDOKO FORMULARIOA BETE EZAZU ITXAROTE ZERRENDAN LEKU BATEN ERRESERBA EGITEKO

CAMPUSA

2026eko udan egingo dugu Aginagalde Teknifikazio Campusa, 2008. eta 2016. urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduriko ekitaldian. Aukera bikaina eskubaloia maite dutenentzat.

Bertara bilduriko haur eta gazteak hautazko entrenatzaileekin trebatuko dira beren gogoko kirolean, mundu mailan erreferentzia diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.

Txingudiko Badiak eta inguruko herriek aurkientza ezin hobea eskaintzen dute udako ekitaldi hauei begira. Kirolaren balioak bereziki sustatzeaz gainera, protagonismo berezia edukiko dute haietan uretako kirolek eta abentura jardunek.

Heziketarako hitzaldiek osatuko dituzte entrenamenduak, kirolaren hainbat esparrutako nozioak egoki lantzeko. Goi mailako jokalariek, jokalari ohiek, entrenatzaileek, hainbat arlotako espezialistek eta, areago, nazioarteko epaileek ere eskainiko dituzten hitzaldi horien helburua da gure kirolaren berezko balioak sustatzea eta prestakuntza garaian dauden ikasleen bilakaera egokiro bultzatzea.

PREZIOA

B.E.Z.barne
€ 590
  • Zure anai-arreba edo ahizparen bat izena emana bada, %10eko deskontua egingo zaizu

ANTOLATZAILEAK

JULEN ETA GURUTZ AGINAGALDE

Zain gauzkazu VIII. Aginagalde Teknifikazio campusean.
Goi mailako staff baten eskutik, 2026eko udan gauzatuko da Bidasoako Eskualdean proiektu honen hirugarren edizioa. Prest dago guztia nazioartean erreferentzia bihurtua den Campus honi begira.

Egun
ordu
Minutu

ORDAINTZEKO ERA

Betetako formularioa EZ da lekuaren aurre-erreserbatzat hartuko.
Betetako orria jaso eta itxarote zerrendan gordeko da. Lekurik badago, lehen diru-sarrera egiteko epe eta moduaren berri emango zaie dagokienei, ERRESERBA gauzatzeko.
Zalantzaren bat baldin baduzu, harremanetan jar zaitez gurekin, honako helbide honetara idatziz: sara@campusaginagalde.com

NORBERAREN DATUAK

Kirol Datuak
Baimenak

ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEKO POLITIKA

Edozein ezereztek 200 €-ko seinalea galtzea ekarriko du. Baja maiatzaren 30era arte justifikatutako lesio edo gaixotasunaren kasuan bakarrik onartuko da. Kasu horretan, kuotaren % 50 itzuliko da. Data horretatik aurrera, eta campusa hastear dagoelako, ez da inolako itzulketarik egingo. Azken epe horren ondoren egindako ezeztapenek ez dute inolako itzulketa-eskubiderik izango. Campusa uzteko edozein arrazoik ez du inolako itzulketarik egiteko eskubiderik emango.