IZEN-EMATEA

VIII. Aginagalde Teknifikazio Campusetik hurbilago zaude dagoeneko.

ONDOKO ESKAERA ORRIA BETE EZAZU CAMPUSEAN LEKUA ERRESERBATZEKO

CAMPUSA

2026eko udan gauzatuko da Aginagalde Teknifikazio Campusa, 2008. eta 2016. urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduriko ekitaldian. Aukera bikaina eskubaloia maite dutenentzat.

Bertara bilduriko haur eta gazteak hautazko entrenatzaileekin trebatuko dira beren gogoko kirolean, mundu mailan aipagarri diren teknikari eta jokalariekin jokatuz eta praktikatuz.

Txingudiko Badiak eta inguruko herriek aurkientza ezin hobea eskaintzen dute udako ekitaldi hauei begira. Kirolaren balioak bereziki sustatzeaz gainera, protagonismo berezia edukiko dute haietan uretako kirolek eta abentura jardunek.

Heziketarako hitzaldiek osatuko dituzte entrenamenduak, kirolaren hainbat esparrutako nozioak egoki lantzeko. Goi mailako jokalariek, jokalari ohiek, entrenatzaileek, hainbat arlotako espezialistek eta nazioarteko epaileek eskainiko dituzten hitzaldien helburua da, hain zuzen ere, gure kirolaren berezko balioak sustatzea eta prestakuntza garaian dauden ikasleen bilakaera egokiro bultzatzea.

Prezioa

BEZ barne
€ 590
  • Zure anai-arreba edo ahizparen bat izena emana bada, %10eko deskontua egingo zaizu

ANTOLATZAILEAK

Julen y Gurutz Aginagalde

zain dauzkazu VIII. Aginagalde Teknifikazio campusean.
Goi mailako staff baten eskutik, 2026eko udan gauzatuko da Bidasoako Eskualdean proiektu honen hirugarren edizioa. Prest dago guztia nazioartean erreferentzia bihurtua den Campus honi begira.

Egun
ordu
Minutu

ORDAINTZEKO ERA

Hona hemen izena emateko orria. Lekua berrestu ahal izateko, 200€ko ordainketaren zihurtagiria erantsi beharko da prozesua bukatu aurretik.

Banku kontua (IBAN):
ES30 2095 5039 9091 1890 4107

SWIFT (BIC):
BASKES2BXXX

Kontzeptua:
Ikaslearen izen abizenak

Falta den dirua, transferentzi bidez ordaindu beharko da apirilaren 6a aurretik.
Zalantzaren bat baldin baduzu, harremanetan jar zaitez gurekin, honako helbide honetara idatziz: sara@campusaginagalde.com

NORBERAREN DATUAK

Kirol Datuak
Baimenak
Ordaintzeko modua

ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEKO POLITIKA

Edozein ezereztek 200 €-ko seinalea galtzea ekarriko du. Baja maiatzaren 30era arte justifikatutako lesio edo gaixotasunaren kasuan bakarrik onartuko da. Kasu horretan, kuotaren % 50 itzuliko da. Data horretatik aurrera, eta campusa hastear dagoelako, ez da inolako itzulketarik egingo. Azken epe horren ondoren egindako ezeztapenek ez dute inolako itzulketa-eskubiderik izango. Campusa uzteko edozein arrazoik ez du inolako itzulketarik egiteko eskubiderik emango.